Euskara ikasteko nahia zaharra da gure herrian. Gerra baino lehen, duela mende bat, PNVk zuen batzokian euskara eskolak ematen ziren eta horietan hasi zen ikasten Marcelino Garde. Gerra eta frankismoa pasa ondoren, 70ko hamarkadaren bukaeran, euskararen irakaskuntza itzuli zen, AEKaren eskutik, Jose Eladio Santacara irakaslea izanik. Urte batzuetako etenaldia gaindituz, 1990ean ekin zion berriro lanari C.S.C. Zirikak, denboraldi egonkorrago bat hasiz, AEKk, IKAk edo Zirikak berak jarritako irakasleekin (horietako batzuk bertakoak, Ana Aguas, Ana Cortés edo Joseba Sánchez, konparaziorako). Gero, era irregularrean, tartekatu ziren huts egindako urteak euskara eskola urtekoekin, AEK edo IKA antolatzaile izanik, batzuetan hemengo irakasleekin (Gurutze Unsain), edo ikasleek beraiek bilatutako irakaslearekin (Olatz Arruti), HAZI Zarrakaztelu elkartea sortu eta euskararen ikasketen ardura hartu arte: etapa berri honen lehenbiziko irakaslea Raúl Alfaro izan zen, AEKko bat gero eta, ikasturte honetan, Gurutze Unsain.
Ahalegin hauek guztiak ez dira alferrikakoak izan, beren fruitua eman dute, eta azpimarratu behar da: gaur egungo Zarrakazteluko euskaldun gehienek bertan hasi edo bete dute beren formakuntza, bai eskoletako A ereduarekin eta bai helduentzako aipaturiko ikastaroekin. Bistan da norbaitek gogoa duenean baliabideak hurbiltzeak ez duela huts egiten.
El deseo de aprender euskara no es nuevo en nuestro pueblo. Ya antes de la guerra, hace un siglo, en el batzoki del PNV se daban clases en las que parece que Marcelino Garde comenzó a aprender el idioma. Tras la guerra y el franquismo, al final de la década de los 70, regresó la enseñanza del euskara, de la mano de AEK en esta ocasión, siendo el profesor José Eladio Santacara. Superando un parón de varios años, en 1990 el Colectivo Socio-Cultural Zirika volvió a la tarea, iniciando una etapa más estable en la que los profesores eran proporcionados por AEK, IKA o el propio Zizirka, siendo algunos de ellos naturales de Carcastillo (como Ana Aguas, Ana Cortés o Joseba Sánchez). Posteriormente, de forma irregular, se intercalaron años de parón con otros de clases, con AEK o IKA como organizadores, en ocasiones con profesorado autóctono (Gurutze Unsain), o bien con irakasle buscado por los propios alumnos (Olatz Arruti), hasta que se constituyó la asociación HAZI Zarrakaztelu y se hizo cargo de los cursos: el primer profesor de esta etapa fue Raúl Alfaro, alguien de AEK luego y Gurutze Unsain en el presente curso.
Es de señalar que todo este esfuerzo no ha sido en vano, ha dado sus frutos: en el Carcastillo actual, la mayoría de los euskaldunes locales han comenzado o completado aquí su formación, bien con el modelo A de las escuelas o bien con los arriba mencionados cursos para adultos. Está claro que cuando alguien desea algo, el acercarle los medios para lograrlo funciona.
Hona hemen Zarrakazteluko euskara taldeak berak 201oko apirilaren 15ean “La Voz de la Merindad” aldizkarian argitaratu zuen artikulula:
“Hilabete honetako testua ezberdina da, ez da ohiko elkarrizketatxoa; oraingo honetan, Zarrakaztelun euskara ikasten dagoen taldea da plazaratzen duguna. Beraiengandik atera zuen ideia eta gogoz bete dute artikulutxo hau. Olatz Arruti da beren irakasle jator eta prestua. Bejondeiela guztiei! Eskertzekoa da, zinez, euskarak hainbeste eraso jasotzen duen lurralde honetan halako jende gogotsu eta saiatua topatzea. Eutsi gogor, gaurko hazia bihar loratuko da eta!
Jende ezberdinez osatutako talde bat gara, baina euskeragatik bateratuak eta gure ilusioak bultzatzen gaitu artikulu hau idaztera.
2009 ko irailean talde bat bildu ginen, euskara ikasi nahi genuelako. Faluri eskerrak -Zarrakazteluko euskaltzale sutsua- Olatz ezagutu genuen. Olatz Zarautzekoa da, baina Santacaran bizi da. Euskarako irakaslea da eta irakatsi ahal zuen.
2009 ko urrian hamaika pertsona hasi ginen. Gero batzuk joan ziren eta besteak etorri. Orain bederatzi gaude. Hogeitalau eta berrogei urte bitartean dauzkagu. Gehienak Zarrakaztelukoak gara, baina inguruko herrietakoak ere etortzen dira: Figarol eta Murelukoak.
Gure inguruan euskera asko dagoela konturatu gara. Zarrakaztelun mendi bat dago, Larrate du izena eta izen hau euskalduna da. Hau bezala, beste asko. Inguruko herritarrek ere abizen euskaldun asko dauzkate.
Beti izan dira Zarrakaztelu inguruetan euskera mantendu nahi izan duten taldeak. Zarrakaztelun bertan ohitura euskaldunak mantentzen dira. Adibidez, abenduaren 24an Olentzero ospatzen dugu. Urtean-urtean pertsona gehiago etortzen dira inguruko herrietatik ospakizun honetan parte hartzera.
Duela hogei urte euskara klaseak hasi ziren Zarrakazteluko eskolan. Halere, hemen oso zaila da euskeraz ikastea eta hitz egitea, jende askok politika eta hizkuntza nahasten ditu eta. Ondoko herrietan ere egoera berdina da: jende gutxik hitz egiten du euskeraz eta jende gutxi joaten da euskera ikastera. Baina poliki-poliki eta pazientziarekin hurrengo belaunaldiak euskerarekin irekiagoak izatea lortuko dugu.
Etorkizunari begira, hurrengo urtean euskera klaseekin jarraitu nahi dugu eta jende gehiagori adorea eman euskera ikasteko. Horrela, denok afariak egin ahal ditugu eta hizkuntza praktikatu.
Orokorrean, euskal kultura landu nahi dugu: dantza taldea osatu, Sagardo Eguna antolatu eta Euskararen Eguna ere bai, Faltzesen bezala. Aurten ez dugu denborarik Euskararen Eguna prestatzeko eta oraingoz, ideaiak bilatzen ari gara. Udaletxearen eta beste erakundeen laguntzarekin gauza asko lortu ahal dugu.
Hona Zarrakazteluko euskera ikasleen aurkezpena. Urtebete ere ez dugu egin euskera eskolekin eta jada badira beraien gorabeherak kontatzeko gai. Hauen geroak ez du batere itxura txarrik.
Ni bezalako zarauztar batentzat liluragarria da hain aspaldian euskera galdua duten herrian halako talde gogotsua topatzea, galdutakoa berreskuratu nahian. Gelan ere, denak ikasteko irrikitan agertzen dira, bakoitza bere zergaitiak bultzatuta.
Taldeko zenbait duela hainbat urte hasi ziren euskera ikasten: batzuk Zarrakazteluko eskolan; besteak, zaharragoak izanik, beraien kabuz antolatutako eskoletan. Denek euskera ikasketak bertan behera utzi behar izan zituzten, ordea, batez ere irakaslerik ezin zutelako topatu. Hauxe da hemen inguruan euskera ikasteko eragozpen haundi bat. Bestea, mintzamena lantzeko zailtasuna da, gelatik kanpo ez baitago euskeraz hitz egiteko aukera haundirik.
Hizkuntzaz gain, euskal kulturaren hainbat arlo jorratzen dituzte nire ikasleek eta beste zarrakazteluar askok ere. Badira dultzaina joleak, dantzari ugari eta baita euskal giroan ospakizunak egiteko prest dagoen jende asko ere. Garbi dago herria euskalduntzekotan dabiltzala!
Lan honetan indartsuen dabilena gure Falu da eta denok eskerrak eman nahi dizkiogu azaltzen duen grinagatik. Bere esfortzuari eskerrak elkartu ginen euskera ikasteko, dantza egiteko, afari euskaldunez gozatzeko…Oraindik ere buru belarri dabil euskal munduarekin erlazionatutako ekintza berriak antolatzen eta badirudi berean jarraitzeko asmoa duela Zarrakaztelu euskaldundu arte”.